2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

EMAKUMEZKO KALE IZENAK BILBON

Irati, Andrés, Paola, Alejandra, Armando, Angie eta Sara gara, eta azken aldian  egin dugun ekintza interesgarri baten berri ematera gatoz. Nola deitzen dira gure kale, auzo, enparantzak? Eta zergatik deitzen dira horrela? Zenbatek dute emakumezko izenik?

Bilbo asko hasi da urteen joanean. Atzera begiratzen badugu,ikusiko dugu antzinako Bilbo Alde Zaharra eta hiru-lau kale gehiago zela. Gero hazten joan da etxe, kale, bide eta lantegi asko eraikiz. Honela, bada, auzo berriak sortu dira: Miribilla, Amezola, eta laister, Zorrozaurre.

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zergatik dituzten gure kaleek dituzten izenak? Ba Zereginen Ikasketakook galdera hori egin genien geure buruei eta ikerketa hasi genuen interneten, udaletxean eta baita kalean bertan galdetuz ere.Esan dezakegu orain arrazoi bat dagoela herri eta hirietako kaleen izenen atzean.Eta arrazoi horiek oso desberdinak izan daitezkeela.

Esate baterako, hiriko edo munduko pertsona famatuei egindako omenaldia: Fleming Doktorea, Blas de Otero poeta…; gertaera historiko garrantzitsuren bat: Batalla de Padura, kasurako; eraikuntza baten izena: Elizalde, Eskolape…; lehenago bertan egiten zen lan edo ekintza ekonomikoren bat: Correo, Carniceria, …; kaleen euren kokapena hirian: Artekale, Barrenkale…



Baina kalera ere irten gara galderak egitera: “Ba al dakizu zenbat kale dauden Bilbon?” , Ba al dakizu zenbatek duten emakume izena?”, 


“Esan iezaguzu, mesedez, emakume izena duen kale bat”. Eta hara hor, oso jende gutxik erantzun zezakeen galdera. Oso emakume gutxiren izenak baitaude kaleetan. Honek zer pentsa eman zigun!

Ba denok jakin dezazuen, Bilbok 911 kale eta toki publiko ditu. 31k dute emakume izena, baina Birjinak kenduta, emakume errealak, hezur eta haragizkoak,  16 bakarrik dira!



Hona hemen adibide batzuk: María de Aguirre, María Díaz de Haro, Casilda de Iturrizar, Rafaela Ybarra, Eulalia Abaitua, Filomena Baldezate, Leah Manning…





Ez duzue uste bateren bat gehiago ere egongo dela ohore hori merezi duenik?
Eta gure hurrengo erronka Euskal Munduarekin zerikusia duten kaleak aztertzea izango da!!!

Irati, Ander, Paola, Alejandra, Armando, Angie eta Sara


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina