Irati, Andrés, Paola, Alejandra, Armando, Angie eta Sara
gara, eta azken aldian egin dugun
ekintza interesgarri baten berri ematera gatoz. Nola deitzen dira gure kale,
auzo, enparantzak? Eta zergatik deitzen dira horrela? Zenbatek dute emakumezko izenik?
Bilbo asko hasi da urteen joanean. Atzera begiratzen
badugu,ikusiko dugu antzinako Bilbo Alde Zaharra eta hiru-lau kale gehiago
zela. Gero hazten joan da etxe, kale, bide eta lantegi asko eraikiz. Honela,
bada, auzo berriak sortu dira: Miribilla, Amezola, eta laister, Zorrozaurre.
Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zergatik dituzten
gure kaleek dituzten izenak? Ba Zereginen Ikasketakook galdera hori egin genien
geure buruei eta ikerketa hasi genuen interneten, udaletxean eta baita kalean
bertan galdetuz ere.Esan dezakegu orain arrazoi bat dagoela herri eta hirietako
kaleen izenen atzean.Eta arrazoi horiek oso desberdinak izan daitezkeela.
Esate baterako, hiriko edo munduko pertsona famatuei egindako omenaldia:
Fleming Doktorea, Blas de Otero poeta…; gertaera historiko garrantzitsuren bat:
Batalla de Padura, kasurako; eraikuntza baten izena: Elizalde, Eskolape…;
lehenago bertan egiten zen lan edo ekintza ekonomikoren bat: Correo,
Carniceria, …; kaleen euren kokapena hirian: Artekale, Barrenkale…
Baina
kalera ere irten gara galderak egitera: “Ba al dakizu zenbat kale dauden
Bilbon?” , Ba al dakizu zenbatek duten emakume izena?”,
“Esan iezaguzu,
mesedez, emakume izena duen kale bat”. Eta hara hor, oso jende gutxik erantzun
zezakeen galdera. Oso emakume gutxiren izenak baitaude kaleetan. Honek zer
pentsa eman zigun!
Ba
denok jakin dezazuen, Bilbok 911 kale eta toki publiko ditu. 31k dute emakume
izena, baina Birjinak kenduta, emakume errealak, hezur eta haragizkoak, 16 bakarrik dira!
Hona hemen adibide batzuk: María
de Aguirre, María Díaz de Haro, Casilda de Iturrizar, Rafaela Ybarra, Eulalia
Abaitua, Filomena Baldezate, Leah Manning…
Ez
duzue uste bateren bat gehiago ere egongo dela ohore hori merezi duenik?
Eta
gure hurrengo erronka Euskal Munduarekin zerikusia duten kaleak aztertzea
izango da!!!
Irati,
Ander, Paola, Alejandra, Armando, Angie eta Sara